Slide Background
Slide Background
Slide Background
Slide Background
Slide Background
Slide Background
previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow

Pieza astunak

Grupo Rizak kalitate mailarik altuenak betetzen dituzten pieza forjatuak hornitzen dizkie energia berriztagarrien (eolikoa, hidraulikoa), makineria astunaren, jasoketaren, trenbidearen eta antzeko merkatu zorrotzei. Bezeroaren beharren arabera, piezak aldez aurretik eman daitezke.

Grupo Rizak 13.000, 10.000 eta 3.000 TMf-ko edukiera duten prentsak ditu, baita 20 tm-ra arteko edukiera duen manipulatzaile bat ere. Forja askeko piezak egin ditzakegu, alderantzizko estrusioan, matrize itxian (near-net shape) edo eraztun ijeztuetan.

Uztaien ijezketa

Uztaien ijezketa

RIZA Taldeak uztaiak ijezteko punta-puntako makinak ditu. 4.000 mm-ko diametroa eta 600 mm-ko altuera duten uztaiak lan ditzake, gehienez ere, eta merkatuan eskatu ohi diren kalitate guztiak jorratzen ditu, besteak beste: altzairu karbonatua, aleatua eta herdoilgaitza.

Forja askea

Forja askea

RIZA Taldeak 8TM arteko forja libreko piezak fabrikatzeko ekipamendu tekniko espezializatua du. Prozedura egokia da hau pieza unitarioak, geometria bereziak eta serie laburreko piezak lantzeko, besteak beste: gurpilak, engranajeak, ardatzak, jasotze-osagaiak eta geometria bereziak.

Estrusio

Estrusio

Estrusio-prozedurari esker, piezak ekoizterakoan optimizatu egiten dira erabilitako lehengai-kopurua eta osagaiaren propietate metalurgikoak, aldi berean.

Matrize itxia

Matrize itxia

Matrize itxiko forjaketak potentzia handiko instalazioak behar ditu, eta, horregatik, Riza Taldeak gaitasun handiko prentsak ditu. Gainera, forjaketa simulatzeko softwarea ere badugu, bezero bakoitzarentzako prozesurik egokiena diseinatzeko, kosturik txikienarekin betiere. Prozesu hori ezin hobea da serie ertainetako eta handietako piezak ekoizteko.

Gure forja enpresak

LABEKOA INDUSTRIAL


Barrio Santa Lucía, s/n, 20709 Ezkio - Itxaso, Gipuzkoa

943 160 995

forja@riza.es

MANDUBIA EÓLICAS


Barrio Santa Lucía, s/n, 20709 Ezkio - Itxaso, Gipuzkoa

943 160 995

forja@riza.es