Lege oharra eta pribatutasun politika

Ondorengo lege oharrak (hemendik aurrera, “Lege Ohar”) TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-k duen (Egoitza soziala: Santa Luzia auzoa z/g 20.709 Ezkio-Itsaso eta IFZ: B20104220) Interneteko “www.gruporiza.com” web orriaren (hemendik aurrera, “Web”) eta riza@riza.es helbidearen erabilera erregulatzen du.

 

Legedia

Oro har TOMAS ARRIZABALAGA, S.L. eta beraien zerbitzu telematikoetako (webean eskuragai) erabiltzaileen arteko harremanak legegintza eta espainiar jurisdikzioaren menpe daude.

Aldeek beraiei dagozkien foruei uko egiten diete eta Gipuzkoako epaitegi eta auzitegien esku uzten dute kontratu honen baldintzen interpretazioaren inguruan sor daitezkeen eztabaidak/gatazkak.

 

Edukia eta erabilera

Erabiltzailea jakinaren gainen dago eta onartzen du webera sartzeak ez duela TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-rekin inongo harreman komertzialik suposatzen.

Webaren titularra ez da bertako partaideen aldetik bertan isurtzen diren iritzien jabe egiten. Enpresak aurre abisu barik bere webean egokiak deritzon aldaketak egiteko eskubidea du. Honek enpresari beraien edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu zein gehitzeko eskubidea ematen dio baita hauek beraien zerbitzarietan nola eta non agertzen diren erabakitzeko.

 

Jabetza intelektuala eta industriala

TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-k du web orrialdeko eduki, diseinu grafiko eta kodigoen jabetza intelektualen eskubideen titulartasuna. Beraz TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-ren baimen idatzi bat egon ezean debekatuta dago webgunearen erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko, eraldaketa edo edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, nahiz eta iturburuak aipatu. Enpresako web orrialdearen barne dauden izen komertzial, marka edo ikur bereizgarri guztiak haien jabeen jabetza dira eta legeak babesten ditu.

 

Loturak (Linkak)

TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-ren web-orrietako loturen (linken) presentziak informatzea du solik helburu eta inondik inora  haien iradokizun, gonbidapen edo gomendioa.

 

Konfidentzialtasuna eta Datu-Babesa

2016ko Apirilaren 27an RGPD-an ezarritakoaren arabera, TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-k erabiltzaileari jakinarazten dio TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-ren aldetik izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatu bat existitzen dela eta beraien erantzukizuna dela, erabiltzailearekin harremana mantendu eta kudeatzeko helburuarekin baita informatze lanetarako.  Baldintza hauek onartzeko orduan, TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-k bere zerbitzuen prestaziorako ezinbestekoak diren datu batzuk bildu beharko ditu erabiltzaileen aldetik.

 

Fitxategi eta formularioen erregistroa

Erregistroaren inprimakia betetzea nahitaezkoa da webgunean eskainitako zenbait zerbitzu erabili ahal izateko. Eskatutako datu pertsonalak ez erraztea edota datuen babes politika ez onartzeak, izaera pertsonaleko datuak eskatzen dituzten edozein promozioetan ezin harpidetzea, erregistratzea edo parte hartzea suposatuko du.

2016ko Apirilaren 27an RGPD-an ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizuegu erabiltzaile gisa erregistratu ondoren eskuratutako datu pertsonalak TOMAS ARRIZABALAGA, S.L. (Egoitza soziala: TOMAS ARRIZABALAGA, S.L. eta IFZ:F20813051) jabetzako fitxategietara gehituko direla, ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarritako segurtasun-neurriak inplementatuta edukirik.

 

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da emandako datuen egiazkotasun eta zuzenketen erantzule bakarra, ez TOMAS ARRIZABALAGA, S.L. Edozein kasutan, erabiltzaileek erantzun behar dute erraztutako datuen doitasun, iraunaldi eta egiazkotasunaren aurrean eta behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartu behar dute. Erabiltzaileak izena emateko inprimakia zein harpidetzan informazio guztia eta zuzena ematen duela hitzeman behar du.

TOMAS ARRIZABALAGA, S.L. ez da erantzule egiten beste iturri batek edo berak landu ez duen informazioez. Beraz ez du bere gain hartuko hauek erabiltzeak sortu ditzaken kalteak. TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-k bere web orrialdeko informazioa eguneratu, aldatu edota ezabatzeko eskubidea du baita haien bistaratzea mugatzeko edo debekatzeko. TOMAS ARRIZABALAGA, S.L. ez da, berak  kanpoko iturri baten izenean, emandako informazioaren akats, hutsegite edo omisioak erabiltzaileari sor diezaizkiokeen kalte edo kalte-ordainen arduradun.

 

Cookieak

Webgunera sartzeak cookieak erabili behar izatea ekar dezake. Cookieak erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean biltzen diren informazio txikiak dira zerbitzariak gerora erabil dezakeen informazioa gogoratu ahal izateko.
Informazio hori tarteko, erabiltzailearen identifikazioa ahalbidetzen da eta bere zaletasun pertsonalak gorde daitezke, bisiten inguruko informazio teknikoa edota bisitaturiko orrialde zehatzak bezala.

 

Helburuak

TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-ren helburuak erabiltzailearekiko harremanak mantentzea eta kudeatzea dira, baita informazioa ematea ere.

 

Adingabekoak

Gure zerbitzuak zehazki adingabekoei zuzenduta badaude, datu pertsonalak biltzeko garaian TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-k guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du, baita datuen tratamendu automatizaturako ere.

 

Datuen lagapena hirugarren bati

TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-k ez dizkio erabiltzaileen datuak hirugarren bati lagako.

Mezuak igortzeko edo sarrera, zuzenketa, kentzea, muga, eramangarritasun eta oposizio eskubidea gauzatzeko ondorengo helbidea erabili daiteke TOMAS ARRIZABALAGA, S.L. baita posta arrunta erabiliz TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-, Ref. RGPD Santa Luzia auzoa z/g 20.709 Ezkio-Itsaso zuzenduta gutun bat bidali.

Eskubide hauek gauzatzeko beharrezkoa da TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-ri zure nortasun agiriaren edo legezko beste edozein dokumentu baten kopia bat bidaltzea zure nortasuna egiaztatzeko.

 

Segurtasun neurriak

TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-k legeak eskatzen dituen datu pertsonalen babes segurtasun mailak hartu ditu eta beraien esku dauden beste baliabide eta neurri tekniko osagarriak instalatzen saiatzen dira TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.-ri emandako datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimen gabeko atzipen edota lapurreta saihesteko. Bestalde sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan beraiekin zerikusirik ez duten interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, matxura telefoniko  edo deskonexioen ondorioz kalte edo kalte-ordainen bat suertatuz gero ez da beraien erantzule egiten; ezta telefono sarean edo datuak prozesatzeko zentroen gainkarga edo hutsen erruz sistema elektroniko honen erabileran suertatutako atzerapen edo blokeoez; ezta ere beraien kontroletik kanpo hirugarren batzuk legez kanpoko intromisioen ondorioz eragindako kalteez. Hala ere, erabiltzailea kontziente izan behar da Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

 

Onarpena eta adostasuna

Erabiltzaileak aitortzen du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzez informatua izan dela eta TOMAS ARRIZABALAGA, S.L.re-n aldetik haien tratamendu automatizatua onartzen eta baimentzen du idatzi honetan datu pertsonalen politiken inguruan aipatzen diren helburuetarako. Webgunean emandako hainbat zerbitzuk baldintza bereziak eduki ahal izango dituzte datu pertsonalen babesari buruzko xedapen bereziak aurreikusita.